2009ko ekainak 19, Ostirala | Bilbo

Capsula + Eureka Hot 4

sarrerak erosi botoia

Aurresalmenta: 10,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records, Muga). Txarteldegian: 12,00 e.

Momentuko euskal talderik erakargarrienak elkarrekin zuzenean ikusteko aukera. Capsula taldeak bere lan berria den "Rising Mountains" (BCore 2009) lana aurkeztuko du eta Eureka Hot 4 taldeak "World Champions" (Gaztelupeko Hotsak 2009). Energiaz beteriko rock'n'roll gaua!

irudi batCapsula taldea gaur egon gurean dagoen rock talderik indartsuena eta esanguratsuena dira. Beraien ospea nazioartean ere irabazi dutelarik. Bere kontzertuak intentsitatez beteak izaten dira, adrenalina jarioz beteak. Bilbon finkatuta dagoen taldeak Europa, Canada eta AEBetako jaialdi askotan jo dute. Azken berriak joan den hilabetean Texas hirian ospatzen den SXSW 2009 jaialditik datoz, David Frickerek (Rolling Stone aldizkariko editore gaztea) jaialdiko talderik esanguratsuena moduan aukeratu baizituen. Beren sonoridadea The Who eta Pink Floyd taldeen artean koka daiteke, beti ere Cramps edota Velvet Underground moduko taldeen eskuetatik igarota. Bere disko berria den "Rising Mountains" (BCore) lanean rock musikan zehar bidaia bat egiten dute, rocketik psikodelia doinuetara igaroaz eta garage soinuak landuz.

irudi batEureka Hot 4 talde Bilbotarrak "World Champions" (Gaztelupeko Hotsak) diskoa berria plazaratu dute. Rock'n'roll beltza modu zuzenean jotzen duen taldea dugu. Soul, punk, garage, garai bateko rythm'n'bluesa eta glam ikutuak plazaratzen dituzte. Taldearen eraginen artean Sly & The Family Stone, The Clash, T.Rex, Dirtbombs, ACDC, Buzzcocks, The Meters edota Lee Perry moduko talde eta artistak azaltzen dira besteak beste. Beren kontzertuak ospakizun bat dira, ondo pasatzeko eta rock'n'rollarekiko benetako maitasuna azaltzen dutenak. Dantzara egitera etengabe bultzatzen duen rock'n'roll indartsua eta beroa!

Ordua: 21:30

Euskalbanner
Euskalbanner