Emanaldiak 19:00etan (Dantzine) eta 22:30ean (Laburract)
Sarrera: 4,00 euro emanaldi bakoitza (Kafe Antzokia)
DANTZINE. 19:00:
“Rush!”. Anna Dubrovska 2008.
“Sndo”. 7 piezas.
“The delicate ransom”. Coral Ortega.
Clara Van Hool
LABURRACT. 22:30:
“Mgt Blont”. Bas Van Rijsoever.
“Nothing left for imagination”. Sleepwalk Collective.
“El exilio de tus seres de PVC”. Katastrofen!
Global Funk Party! Dz & Arka djs.
Global Funk izenarekin Euskal hiriburuetan dj festak antolatzen duen egitasmo berri bat martxan da! Arka! (Kalefonia & Global Funk) eta Makala (Boom Shaka Laka), Gaztea irratiko dj-ek indarrak batu eta euskal herriko hainbat hiriburueko klub eszena bultzatzeko asmoarekin dabiltza.
DZ DJ “Musika Beltza Euskal Herrian zabaldu dezagun” erlijioaren integrista arriskutsua dugu. Oso gazte zela, Selektah Kolektiboarekin hasi zen euskal rapa predikatzen eta esperientzia hartzen. Fermin Muguruzak zuzendutako komandoaren partaide bezala mundu osoko eszenatokiak ezagutu ditu eta, azken aldian, Esne Beltza taldearekin dabil Euskal Herrian zehar. Biniloak dira bere arma arriskutsuenak (teknologi berriak lagunduta) eta scratch-aren teknikaz baliatuta, maisu da ikus entzuleak hipnotizatzen.
Jaialdiaren programa pedagogikoak Bert Wagenaar Van Kreveld edo Jordi Cortes-en klase magistralak eskaintzen ditu, AmTserdameko musika eskolako Tessel Beek edo Leeds unibertsitateko Noel Witts-en kurtsoetatik gain.
30 herrialde ezberdinetako partaideak izango ditugu aurten. ACT ekitaldiak Israel, Alemania, Finlandia, Letonia, Islandia, Bélgica, Colombia eta Suiza bezalako lurraldeetako pertsonak jasotzen ditu.
ACT nazioarteko eskena sortzaile berrien lan laburren jaialdia da. Seigarren edizio honetan sormen berriak, proposamen gazte, fresko eta ohikoak ez diren lanengatik apustu egiten duen ekitaldi bat martxan jartzen ari gara. Urtero bezala, antzerki munduaren profesionalen lehenengo kalitatezko antzerki, dantza eta performance lanak erakustea da ACTen helburu nagusia.
Aurten Barakaldo Antzokian, La Fundición aretoan eta Bilboko Kafe Antzokian ikusi ahal izango ditugu proposamen gehienak. Kafe antzokia jaialdiaren bihotza bihurtzen da aurten:
-Dantzine, bideo-dantza lehiaketa eta erakusketa.
-Antzerki lan laburren aurkezpen bat.
-ACT Jaialdiko elkargunea izango da, bazkalorduen bilgunea ere.
-Jaialdiaren irekiera eta bukaera.