2009ko ekainak 9, Asteartea | Bilbo

Act 2009. Zabaltze ekitaldia.

Sarrera: 4,00 e (Kafe Antzokia)

irudi batBilbo eta Barakaldon 2009ko Ekainaren 9tik 13ra ospatzen den Nazioarteko eszena sortzaile berrien topagunea da ACT jaialdia. Eszena sortzaile berrien lana bultzatu eta hau publiko, prentsa eta profesioarengana hedatzea du helburu jaialdiak. ACT joera eszeniko berriei irekita dago. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak suspertu eta burutzen ditu egitaraua.

Inaugurazio eguneko egitaraua.

Hasiera: 21:30ean
“La Prueba” obra. BAI
Luntxa
Kontzertua: “Rush”. Rita Zipora. Royal Conservatori in The Hague.

Dj Teo Zarate and his Fisher Price Basauriko dja. Freak kultura eta maistream doinuak ditu maite, baite reggaeton eta underground mundua. Gau alaia prestatuko du jaialdiari hasiera emateko.

irudi batJaialdiaren programa pedagogikoak Bert Wagenaar Van Kreveld edo Jordi Cortes-en klase magistralak eskaintzen ditu, Amserdameko musika eskolako Tessel Beek edo Leeds unibertsitateko Noel Witts-en kurtsoetatik gain.

irudi bat30 herrialde ezberdinetako partaideak izango ditugu aurten. ACT ekitaldiak Israel, Alemania, Finlandia, Letonia, Islandia, Bélgica, Kolombia eta Suitza bezalako lurraldeetako pertsonak jasotzen ditu.

Aurten Barakaldo Antzokian, La Fundición aretoan eta Bilboko Kafe Antzokian ikusi ahal izango ditugu proposamen gehienak. Kafe antzokia jaialdiaren bihotza bihurtzen da aurten:

-Dantzine, bideo-dantza lehiaketa eta erakusketa.
-Antzerki lan laburren aurkezpen bat.
-ACT Jaialdiko elkargunea izango da, bazkalorduen bilgunea ere.
-Jaialdiaren irekiera eta bukaera.

Ordua: 21:30

Euskalbanner
Euskalbanner