Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records). Txarteldegian: 20,00 e.
The Beatles taldea omentzen duen Abbey Road talde ospetsua izango dugu Bilbon.
The Beatles taldea omentzen duen munduko talderik hoberenen artean 5. postuan sailkatzen du Ingalaterrako Mojo aldizkari ospetsuak Abbey Road taldea, eta hala nola, jatorri ingelesa ez dutenen omenezko taldeen artean lehen postuan.
2.000 kontzertutik gora eskaini ditu taldeak lau kontinenteetan zehar. Kafe Antzokian eskeiniko dute ikuskizuna 1962-1970 urteen bitartean egindako abestiena izango da. Instrumentuak eta jantziak The Beatles taldeak urte haietan erabilitako berberak izango dira; Vox anplifikadore zaharrak, Rickenbacker, Gretsch, Gibson Casino eta Fender Stratocaster kitarrak, Hofner eta Rickenbacker markako baxuak eta Ringo Star-ek erabiltzen zuen Ludwig bateria.
“Come back!” izan zen Liverpooleko taldearen jarraitzaileek egindako lehen oihua hauek taldea banatzea erabaki zutenean. Abbey Road taldeak ikuskizun berria aurkezten du orain “The Beatles Show” izenburupean, Beatles taldearen diskogintza osoa errepasatuz. Aurretik Liverpooleko taldearen abestirik esanguratsuenak biltzen zituen errepertorioa jotzen zuten, 1962tik 1966 urteen artekoa; gaur egun ikuskizun berrian 1970. urterarte egindakoak biltzen dituzte. Ikuskizun berri honetan abestiak jotzeaz gain atrezzo zaindu bat ere badaramate, non The Beatles taldeak erabili zituen jantziak erabiltzen dituzte abesti ezberdinetan.
Abbey Road taldea nazioarteko eszenan ezagun bilakatu zen 1995ean Liverpool hirian antolatu zen “Beatleweek” jaialdiari esker. Bertan mundu osotik joandako The Beatlesen omenezko taldeak batu ziren, aurretik galbae zorrotz bat igaro ondoren. Bertan Abbey Road taldeak hainbat sari lortu zituen eta gerora bost aldiz aritu izan dira The Caver areto historikoan –The Beatles taldeak lehen pausuak eman zituen cluba- jotzen. Aipatu ere Beatles taldeko lehen bateria izandako Peter Best musikariarekin ere jo dutela eta Paul McCartneyren The Wings taldeko Dany Lane eta Steve Hollyrekin ere aritu izan dira zuzenean jotzen. George Harrison eta Paul Mc Cartney ere ezagutu dituzte pertsonalki.
Ordua: 21:30