2009ko maiatzak 28, Osteguna | Bilbo

Reigning Sound + Thee Brandy Hips

sarrerak erosi botoia

Aurresalmenta: 15,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, ticketmaster.com). Txarteldegian: 18,00 e.

irudi bat Reigning Sound taldea 2001ean sortu zen Memphis hiriko Greg Cartwright (ahotsa / kitarra) gizonari esker. Garage-punk estiloan ezinbesteko izena da berea, aurretik The Compulsive Gamblers eta The Oblivians taldeak ere sortu zituelarik. 2004ean Cartwright Ipar Carolinako Asheville hirira joan zen bizitzera, bertan David Wayne Gay baxujoleak, Lance Wille baterijoleak eta Dave Amel teklatujoleak bat egiten dutelarik berarekin taldea osatzeko.

Reigning Sound taldearen estreineko diskoa 7"ko single bat izan zen, "Two Sides Every Man" izenburuarekin 3 abestik osatzen zuten eta 2001eko Maiatzean editatu zen. Hilabete bat beranduago bere lehen disko luzea grabatu zuten, "Break Up, Break Down" (Sympathy for the Record Industry). Bertan country-folk doinuak azaltzen ziren, disko honek ezin hobeto azaltzen duelarik Cartwright-en musika egiteko era. 2002ko abuztuan "Time Bomb High School" (In the Red) diskoa plazaratzen da, non rock'n'roll doinuak R&B klasikoarekin nahasten diren abesti ederrak eta biziak osatuz. Abesti berriez gain "Stormy weather" eta "Brown paper sack" abestien bertsio eraberrituak ere azaltzen ziren.

Lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian talde esanguratsu hau. Jarraitzaile askoren ahotan ibili dira, behin da berriz biran etortzekoak izan dira eta azkenean gutartean ditugu. Benetako rock amerikarraz gozatzeko gaua izango dugu gaurkoa.

Ordua: 21:30

Euskalbanner
Euskalbanner