Sarrera gonbidapen bidez
Euskarazko animazio film berezia aurkeztuko da gaur Bilbon, Lagun artean ikusteko filma, Asisko Urmeneta eta Marko Armspach marrazkilarien irudiz osatua: Koadrillako "jefeak" Londresera doako bidaia aurkitu du Interneten. Azkenean, apustua tartean, lagun guztiak abenturara doaz...
Koadrilla guztiek daukate agindu nahi duen buru bat... Inork eskatu gabe planak eta maukak aurkitzen dituena (eta, bide batez, nazioarteko gatazka bat sortzeko gai dena). Film hau, batez ere, berarentzat da. Baina, badakizu berak ez duela onartuko endredatzailea denik. Horregatik disimuluan eraman beharko duzue zinemara, koadrilla osoaren plana dela sinestaraziz edo, hobe plana berea dela pentsatzen badu.
Ordua: 22:00