Aurresalmenta: 17,00 euro (Kafe Antzokia, kafeantzokia.com, ticketmaster.es). Txarteldegian: 20,00 euro.
Rock amerikarra jorratzen duen talderik interesgarrienetarakoa berriz dugu bueltan. Beren disko berria den Hungry Bird lana aurkezten izango dira. Musika urte bakoitzak bere elkarte momentuak ditu, bere urtemugak eta bere itzulerak. 2009ea txalo gehien jasoko dituen itzulera baten urtea izango da, hain zuzen CLEM SNIDE taldearen itzulera ikusteko aukera izango dugu aurten. Eef Barzelay lagunak gidatzen duen taldeak modu bikoitz batean aurkezten zaigu: martxoan disko berria, apirilean bira berri bat. Taldearen disko berria "Hungry Bird" deitzen da eta ohikoa duten soinu nahasketa ederra dakar (garai bateko pop doinu ederrak, jazz ikutua, country musika eta folk maitagarria). Honakoa bere ibilbideko 6. diskoa dugu eta 2006an hasi zen grabatzen Nashvillen, baina arazo ekonomikoak eta pertsonalak zirela medio grabazioa eten egin zen, honek taldearen etorkizuna baldintzatu zuelarik taldea banatuz.
“Hungry Bird” diskoak bere osotasunean Clem Snide taldearen berezko zaporea darama. “Your Favorite Music” (99) eta “The Ghost Of Fashion” (2001) disko eder haiek burutu zituen talde beraren ikutu berezia daukalarik lan berriak. Testuei dagokienez hauek ere taldeak ohiko duen kontatzeko moduarekin jantzita datoz, ironiaz beteak, maitasuna, fedea eta etorkizunak ekarriko dizkigunak kantatzen ditu taldeak beraiek bakarrik egiten dakiten moduan. Buddy Holly bat bailitzan azaltzen da Eef Barzelay, ironiaren erregea bilakatuta. Abestiek daukaten indarra aipatzekoa da, taldea desegin zuen diskoa dugu honakoa, eraberritua eta berriz landua. Lamchop edo R.E.M moduko taldeek gustora egingo zuten honelako disko eder bat.
Sweet Oblivion Alfonso Aranaren proiektu berria da. Cujo taldeko kantari eta gitarra jotzailea berau, talde horretan 1995tik 2005era ibili aurretik ere Cancer Moon aitzindarian ere gitarra jotzaile ibili zen (1991-1995). Black Sheep Serenade pop-rock doinuz beteriko euren disko berria da, martxoan atera berria, Tio Pete estudioan grabatua eta Madrilgo Audiomatic-en nahasia.