Ondarroako KAFE ANTZOKIAk,… OLEE PRODUKZIÑOIK Kultur Elkarteak… eta Milanoko SOUND METAK dendak… AURKEZTEN DUTE:
XABIER IRIONDO eta VALENTINA CHIAPPINI
Italiatik Ondarruraino datorren… “SOUND & PAINTING PERFORMANCE”-a. …Musika ulertzeko beste era bat…
XABIER IRIONDO, jatorri ondarrutarreko Milanoko musikari eta musika ekoizlea. Ezohizko sokazko musika tresnak jotzen ditu, batzuk berak asmatu eta egindako “mahai-metak” izenarekin bataitu dituenak. Bere emanaldietan, 20garren hamarkadako aintzinako gramofono bat erabiliz, minutuko 78 erreboluluzioko diskak ere tresna elektronikoekin manipulatzen ditu.
VALENTINA CHIAPPINI, Sitziliar jatorrizko margolari eta performerra da. Bere margoetan erabiltzen duen ezaugarri nabarmenena urradura da. Bere performanceetan bizarra kentzeko xaflak urduritasunez erabiliz koloreak eta mihisea urratzen ditu.
Ordua: 22:00