2008ko abuztuak 17, Igandea | Bilbo

Grupo de Expertos Sol y Nieve + Daniel Merino y Familia

**** KAFE ANTZOKIA BILBOKO ASTENAGUSIA OSPATUZ ****

*Lehen aldiz Bilbon Los Planetas taldeko Jota kantariaren talde berria*

Sarrera: 10,00 euro (Kafe Antzokia, Power records, Muga taberna).
Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.

irudi batOrain dela bi urte Granadan sortzen den taldea da GRUPO DE EXPERTOS SOLYNIEVE eta bere txokoa egitea lortu dute estatuko indie-rock eszenaren barruan. Beren proposamenaren kontzeptuaren abiapuntuan Espainiako hegoaldeko tradizioa aurkitzen da, modu abstraktu batean isladatua. Estreineko disco "Alegato Meridional" deitzen zen, kritika ezin hobeak jaso zituelarik eta 2006ko diskorik hoberenen zerrenda ezberdinetan azaltzen zelarik. Orain taldea berriz bueltan da "Antiguo y nuevo" diskoarekin, lau abesti berriz osaturiko EP bat da berau, biniloaren euskarria erabili dutelarik 400 aletako edizio mugatu bat plazaratuz. Country doinuak, The Guided By Voices, The Who, Gram Parson edota The Beatles taldearen sonoridadea azaltzen duten abestiak ditu taldeak. Espresko Bilboko Aste Nagusira jotzen datorren taldea. Gau berezia izango da honakoa.

irudi batDANIEL MERINO ez da bapatean musika eszenan sartu den musikaria. Bilboko musika eszenan urte dexente daramatzan mutila dugu bera, 90. hamarkadan Getxoko The Gravestones taldean aritu zen, gerora bakarko ibilbidea hasita orain "Malos Tragos" bere bigarren diskoa aurkezten digu. Egun Rubia eta Smile taldeetan aritzen da kitarrajole moduan, baina bere bakarkako abestietan road-movie bat bailiran aurkezten dizkigu istorioak. Jackson Browne edota Springsteen gustoko ditu. (Testua: Carlos Molina -Fanzine Orpheo-).

Ordua: 23:30

Euskalbanner
Euskalbanner