2008ko ekainak 16, Astelehena | Bilbo

PEN Idazluma 2008 Omena

Sarrera doan.

irudi batHeriotzara zigortutako idazle kurduen aldeko ekitaldia. Layla Hassanpour eta Hadi Butimar ekainaren 17an Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean mintzatuko direla probetxatuz, bezperan, ekainaren 16an alegia, elkartasun ekitaldia egingo du EuskalPen Klubak Bilboko Kafe Antzokian. Ekitaldi honetan Euskal PEN Idazluma 2008 emango zaie biei, euren neba eta anaiari emateko. Horretaz gain, Zinar Ala musikari kurduak hurbilduko digu Kurdistango musika, eta musikari zein bertsolari euskaldunek ere hartuko dute parte: Asier Serrano, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes besteak beste. Azkenik, Miren Agur Meabek irakurriko ditu euskaraz Nazand Begikhani poeta kurduaren poemak eta, ekitaldiari amaiera emateko, luntxa eskainiko zaie hurbilduko diren guztiei. Hitzaldia eta mokaua.

Ordua: 20:00

Euskalbanner
Euskalbanner