Doako sarrera
*Zaldupe Eskolako ikasleak antzerkigintzan*
"FUTBOLA SAN APAPUCIO HERRIRA IRITSI DA". Lurrikarak taldeak antzeztuta, futbola izando da antzerkiko protagonista nagusia. Futbola leku guztietara ailegatzen da, baina denek ez dakite zelan jaso. Ez dakite zelako harrera egin.
"KASTINA". Onenak taldeak antzeztuta, gazte batzuen artista izateko nahia edo desioa izango da antzezlanaren ardatza. Denak, baina, ez daude ospea lortzeko prestatuta. Marisa Martinezek zuzendu ditu biak.
Antolatzailea: Ondarroako Eskola Publikoko Hondar-Ahua guraso elkartea.
Laguntzailea: Ondarroako Udala.