2008ko ekainak 20, Ostirala | Bilbo

Gary Louris (The Jayhawks)

Aurresalmenta: 15,00 e (Kafe Antzokia, Power records, www.bilbaorockcity.com). Txarteldegian: 18,00 euro

*Kontzertua eserita izango da. Sarrera mugatua*.

irudi batEz dakienarentza esan, Gary Louris The Jayhawks talde esanguratsuaren burua dela, rock amerikarra jorratu duen talderik hoberenetarikoa. 1995ean Mark Olsonekin batera taldea bdieratu zuen, taldearen country doinuak pop musika eraldatu zirelarik. The Jayhawks taldea lehen aldiz Euskal Herrira etorri zenean Kafe Antzokira etorri zen, orain Gary Louris gurean izago dugu bere bakarkako estreinek diskoa aurkezten: "Vagabond". Disko hau Black Crowes taldeko Chris Robinsonek ekoiztu du. Disko ederra non kitarra, bajoa, organoa, peda steela eta Bangles taldeko kantaria den Sunnanah Hoffs-en eta Rilo Kiley gaztearen ahotsak azaltzen direlarik. Nick Drake, Paul Simon eta John Lennonen eragina azaltzen duten abestiak dakartza amerikarrak. Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra izango da. Aukera paregabea izango dugu berriz ere pop doinu ederrak zuzenean entzuteko. Aipatu ere Gary Louris Golden Smog taldeko kidea dugula. 7 urte igaro dira lehen aldiz Jayhawks taldea Euskal Herrira etorri zirenetik, orain talde haretako burua dena Kafe Antzokiko eskenatoki berberean izango dugu.

Daniel Merino es da bapatean musika eszenan sartu den musikaria. Bilboko musika eszenan urte dexente daramatzan mutila dugu bera, 90. hamarkadan Getxoko The Gravestones taldean aritu zen, gerora bakarko ibilbidea hasita orain "Malos Tragos" bere bigarren diskoa aurkezten digu. Egun Rubia eta Smile taldeetan aritzen da kitarrajole moduan, baina bere bakarkako abestietan road-movie bat bailiran aurkezten dizkigu istorioak. Jackson Browne edota Springsteen gustoko ditu. (Testua: Carlos Molina -Fanzine Orpheo-).

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner