**** KAFE ANTZOKIA BILBOKO ASTE NAGUSIAN ****
Doako sarrera.
RANDY WESTON gaur egun bizirik geratzen den konposatzaile eta pianojolerik esanguratsu bezain garrantzitsuenetarikoa da, bere garaiari aurrea hartu dion musikaria. Jazz musikatik abiatuta Afrikako doinu eta erritmoen oinordetza hartu du eta honen ikerketan zein lanketan urteak daramatza. Stanley Crounch jazz kritikariaren esanetan "Duke Ellington eta Thelonius Monk musikaren ondoren bera da, Weston geratzen den bakarra pianoa jotzerako orduan lortzen duen sonoridadea kontutan hartzen badugu". Bere musika ulertzeko moduak sintesi bat isladatzen du non jazz musika eta Afrikako ezaugarriak uztartzen dituen teknika berezko batekin. 1998an eman zuen elkarrizketa batean Westonek musikan ez zegoela iraganik, gaur egunik eta etorkizunik esaten zuen, musika betirakoa den gauza bat da.
Randy Weston New York hiriko Brooklyn auzoan jaiotzen da 1926an eta ez zuen inora joan beharrik izan jazz musikari haundiak zuzenean entzuteko. Count Basie, Nat King Cole, Art Tatum eta Duke Ellington aipatu arren bere pianojolerik maitatuenen artean, bereziki beregan itzala sortu zuena Thelonious Monk izan zen, "entzun nuen pianojolerik originalena zen bera, Egipton orain dela 5.000 bera bezela jo behar izan zuten pianoa".
Ordua: 21:30