2008ko ekainak 27, Ostirala | Bilbo

Toots & The Maytals

irudi batJamaikako talde mitikoa dugu Toots and The Maytals, Toots Hibbert buru duena. Euren soinua gospel, ska, soul, reggae eta rock musiken konbinazio berezia da. The Maytals moduan hasi zuten ibilbidea 60ko urteetan, Clement "Coxsone" Dodd-en Studio One aitzindarian, Skatalites bandaren laguntzarekin grabatuz. Geroago Prince Buster eta Byron Leerekin grabatu zuten baina 1966an Toots gartzeleratua izan zen, marihuana edukitzea leporatuta. Urtebete geroago, Toots gartzelatik irten eta taldea Toots and The Maytals birbataiatu zuten. Orduan Leslie Kong ekoizlearekin mitikoak bilakatu ziren hainbat abesti grabatu zituzten: "Do the Reggay" 1968an, reggae hitza ezagutarazi zuen kanta; "Pressure Drop", "54-46 was my number" eta "Monkey Man", taldearen lehendabiziko hit-a nazioartean. Taldea reggaearen historiako mugarri The harder They Come (1972) filmean agertu zen Jimmy Cliff-ekin.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner