2008ko ekainak 13, Ostirala | Bilbo

Carmen Paris

irudi batCarmen Paris kantariak disko sendo, argitsu eta energiaz beterikoa plazaratu du. "InCubando" izenburupean, grinaz eta inspirazioz beteriko urte oso baten emaitza da. Diskoaren "usainak" Kuba aldera garamatza, bertan izan zen Carmen bi hilabetez, bertako zapore eta erritmoak dastatzen. Disko lehen singlea "25 años" deitzen da eta abesti honetan Santiago Auseron (Juan Perro) kantariaren kolaborazioa izan du. Abestiak Parisen bizi den Raúl Paz kubatarrak burutu du. Musikalki disko berriak aurreko lanekin irekitako Aragoiko jota doinuen bidea jarraitzen du, baina era berean erritmo berritzaileak agertaraziz, Carmen Parisek berezkoa duen estilo eginez. Bere lehen lana plazaratu zuenetik Aragoiko kantariak hainbat plaza eta Antzokitan aritu izan da bere proposamen berritzailea aurkezten. Alde batetik berri herriko tradizioari helduta eta hau pop musikaren zein tendentzia berrien sonoridadearekin jantziz. Denbora guzti honetan jarraitzaile ugari bildu dituen kantaria dugu Carmen Paris.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner