2008ko apirilak 24, Osteguna | Oharra

Josetxo Anitua joan zaigu

Atzo Josetxo Anitua Kafe Antzokiko lankide eta laguna galdu dugula jakin genuen. Bere galera izugarrizko kolpea izan da Zenbat Garako kide guztiontzat, Josetxo 11 urtez aritu baita gurekin disko-jartzaile moduan Bilboko Kafe Antzokian.

Berak asmatu zuen Kafe Antzokiko musika eredua, kalitatezko aukera baten bidez euskal musika duintasunez sartuz ordura arte estimatua ez zegon gau giroan. Aitzindaria izan zen horretan Josetxo, bere senari jarraituta, ahaztu barik lehenago Cancer Moon taldean eta gerora Josetxo Grieta moduan egindako sorkuntza lan ikaragarria, baita Kafe Antzokian bertan Atom Rhumbarekin zuzenean grabaturiko diskoa ere.

Bere oroitzapenarekin eta, berak nahi zuen moduan, bere musikarekin ere geratuko gara. Josetxoren aldeko hileta gaur izango da 19:00etan Eibarko San Andres elizan.

Ordua: 19:00

Euskalbanner
Euskalbanner