2008ko maiatzak 25, Igandea | Ondarroa

Petti + Joseba Irazoki & Belardian

*Ondarroako Berbalagun egitasmoaren aurkezpena*

Sarrera: 5,00 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,000 euro.

irudi batProiektu berri batean murgildu berri da Joseba Irazoki musikari beratarra. Aurreko txandetan ez bezala, talde-lan baten emaitza izan da azken diskoa, Joseba Irazoki & Belardian, eta Belardia osatzen duten Mikel Errazkin (soinu teknikaria), Mikel Artieda (baxua) eta Fernan Leiza (bateria) izan ditu nafarrak bidelagun. Hamabi abesti bildu ditu Irazokik disko berrian eta bere hitzei Bitoriano Gandiaga, Mikel Taberna, Fermin Balentzia, Erich Fried eta Iņigo Barandiaranen poema eta kantak gehitu dizkie. "Hitzak gure aldera eraman ditugu, Bidasoa inguruari kantatu diogu", argitu zuten sortzaileek. Irazokik jakinarazi zuenez, gerra, bakea, maitasuna eta beste hamaika giza harreman lantzen dira Joseba Irazoki& Belardian taldearen kantuak.

irudi batBost urte behar izan ditu Pettik bere laugarren lan luzea argitaratzeko. "On" izenpean dozena bat kantu eder grabatu ditu bere sen elektrikoa eta akustikoa tartekatuz. Aitzitik, diskoak aldaketa nabarmenak dakartza kantuen formari eta soinuari dagokienez. Etapa berri bat hastearekin bat taldea berritu egin du Pettik. Joseba Irazoki gitarrista, David Gonzalez baxua, Ekain Elorza bateria eta Arkaitz Miner (biolina eta mandolina) eta Jexux Aranburu (akordeoia, hammond eta fender rhodes) dira Pettiren orain arteko diskorik irekiena eta osatuena ondu duten beste musikariak, Rafa Rueda ekoizlearekin batera.

Ordua: 19:30

Euskalbanner
Euskalbanner