2008ko maiatzak 31, Larunbata | Ondarroa

Soul & Funky gaua: ACIDO C + THC

Sarrera: 5,00 euro (Kafe Antzokia y Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.

irudi bat"Positive", THC taldearen hirugarren diskoak (argitaratutako bigarrenak) giro harmoniko eta erritmiko garbiaren bila taldean emandako garapena erakusten du, betiere haien funtsa alde batera utzi gabe, hau da: sentsazio onak eta dantzarako giroa sortzea. Lan honetan oso kantu landuak aurki ditzakegu, era naturalean bidai psikoactibo eta kontzeptual batean murgiltzen gaituztenak. Musika hizkuntz anitzetan aurkezten zaigu (gaztelera, ingelera, brasildarra eta japoniera), baita estilo anitzetan ere, antzinako funkatik, jazz eta drum’n bass psikodelikoraino, denek dance musika ardatz dutela.

irudi batÁcido C taldea gazte gipuzkoarrez osaturik dagoen multikonboa da. 2002ko urrian erabaki zuten taldeari itxura ematea Donostian, eta 2003an hasi ziren zuzeneko kontzertuekin. 2004an autoekoizturiko lehen lana argitaratu zuten: “La Ostra Azul” izenburua eman zioten. Acido C taldearen bigarren lanak “Stereopropulsion” izenburua du. Diskoaren sensualitatea nabarmena da eta gainezka egiten du; doinu bakoitzak fereka goxo baten indar psikologikoa du, dantzarako bultzada intimoa, kantuek transportatu egiten zaituzte sterepropulsioraino. Mugimendu elektrifikanteak batzuetan, mantsoak eta hipersensibleak besteetan. Kantuak batzuetan ziztu bizian doaz eta gero erritmo geldoak hartzen dituzte, lasaitasunari tartea eskaintzeko asmoz. Bozgoragailuez beteriko kohete intermusikala. 70eko eta 80ko hamarkadetako musika beltzaren arnasa du diskoak. Disko retroa dela ere esan daiteke; garai horien errebisioa da “Stereopropulsion”. Disko house gogotsua, funk zalapartatsua, soul sentiberatsua, dantzarako musika beltza, acid jazz txundigarria, mugimendurako erritmo alaiak, haize atal bikaina, sintetizadoreen ukitu dirdiratsuak programazioekin nahastuta, perkusio eta gitarra biribilak irribarre handiaren bila. Goxotasuna, hurbiltasuna. Acido C, berez koipe garbitzaile eraginkorra.

Ordua: 22:30

Euskalbanner
Euskalbanner