Aurresalmenta: 12,00 euro (Kafe Antzokia, Power records, Muga taberna). Txarteldegian: 15,00 euro.
Sex Museum Madrilen 1985an sortzen den taldea da. Madrileko Mod eszenaren eraginpean hasi ziren rock musika jotzen, Los Contentos, Los Flequillos, Pánicos Speed edota Los Negativos taldeen ondoan. Bere lehen diskoetan musika beltzarekiko azaltzen zuten miresmena nabaria zen (soul, rhythm and blues, rock'n'rolla), honi garage-rock doinuak eta psikodelia batzen zizkiotelarik. 1997an hiru urte jarraian biran ibili ondoren hiru urtez taldea uztea erabakitzen dute, 2000. urtean "Sonic" diskoarekin bueltatzeko. Taldearen sonoridadea eraldatze prozesu batean sartuta egon da beti, gaur egun zuzeneko ikusgarria duen taldea delarik, 70. hamarkadako hard-rock doinuak maisuki jotzen dituztelarik. Hainbat jaialditan parte hartu dute, nazioartean bira ezberdin ugari egin ere eta kanpoko hainbat talderekin batera ere aritu izan dira. Adibide gisa aipatu Deep Purple taldeak beraiekin eraman zituen bira oso bat egiteko. (Testua: Wikipedia).
10 urtetako ibilbidean duen taldea da Ya Te Digo. 10 urtetan gauza asko egin ditu taldeak: bigarren geratu ziren "Rock de Lux" aldizkarian antolatzen zuen lehiaketan, "Villa de Bilbao" lehiaketako irabazle, jaialdi ugaritan parte hartu dute, Mogwai, Steve Wybb, Nomeansno edota El Inquilino Comunista moduko taldeekin ere jo dute. Beren aurreko diskoa Girls Vs Boys taldeko Eli Janneyrekin grabatu zuten, baita Paco Loco zein Santi Garciarekin ere aritu izan dira lanean beste batzuen artean. Gau honetan bere disko atera berria aurkezten izango ditugu. "Trash Tango" izenburupean rock disko mardul eta eder bat burutu du Bilboko taldeak.