2008ko maiatzak 9, Ostirala | Bilbo

El Jinete Eléctrico + Brama

Sarrera: 10,00 e (Kafe Antzokia). Sarrera + diskoa 15 euro soilik honako lekuetan: ALGORTA (Riff instrumentos musicales, Pub Manhattan), ROMO (Pub Andros), LAS ARENAS (Pub La Zona), PORTUGALETE (Bar La Terraza), DEUSTO (Pub Tobarish).

irudi batCanalBlues eta Lado Sur taldeen errautsetatik sortzen da El Jinete Eléctrico taldea 2006an. Taldea honakoek osatzen dute: Jose Carlos Millas abeslari eta kitarrajolea, Gorka Bringas kitarra erritmikoak eta koruak, Txemi Gándara baxua, Alberto "koki" Chamorro bateria, Eder Urrutia perkusikoarekin eta Javier Mediavilla piano eta hammondarekin. Esperientzia handiko musikariak dira, hainbat kontzertu eta grabazioetan izan direlarik, kasuan kasu Flying Rebollos taldearekin 2 disko grabatu dituzte, Canal Bluesen disko bat, eta eskenatoki ezberdinetan aritu izan dira Platero y Tú, M-Clan, Godfathers, Gabinete Caligari edota La Vacazul moduko taldeekin. Orain El Jinete Eléctrico taldeak bere lehen diskoa den "Sesion Continua" lana plazaratzen du, J. C. Milla eta Gorka Bringas taldekideek ekoiztua eta 14 abestiz osatua. Abesti rockeroak azken hamarkadetako pop amerikarraren eraginpean eginak.

irudi batBrama! taldea orain dela 4 urte eskas sortu zen, hain zuzen Bilboko kafe batean egiten ziren jam sessions direlakoen inguruan. Taldea hirukote moduan gorpuztu ondoren entsegu lokalean hasi ziren abestiak sortzen, pop eta rock doinuak nagusi izanik beren abestietan. Geroztik egundaino hainbat kontzertu eman dituzte, besteak beste, O´Funkillo, Los Deltonos, Los Delincuentes, La Vaca Azul edota Los Marañones moduko taldeekin.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner