2008ko maiatzak 15, Osteguna | Bilbo

Sidonie + Zia

Aurresalmenta: 12,00 euro (Kafe Antzokia eta Power records). Txarteldegian: 15,00 euro.

irudi batSidonie taldeak "La Costa Azul" diskoa aurkeztuko du Kafe Antzokian. Beatles, Rolling Stones, Byrds, David Bowie, The Velvet Underground, Syd Barrett, The Doors zein Love bezalako taldeen eraginpean hasten den taldea dugu Sidonie 90. hamarkada bukaeran Bartzelona hirian. Pop-rock doinuak psikodeliarekin uztartzen dituen taldea da Sidonie, textu landuak eta zuzenean jarrera alai eta baikorra azaltzen dutelarik beti. Aldean ibilbide oparoa dute, hainbat bira, kontzertu eta jaialdi ezberdinetan jo dutelarik.

irudi batAurretik Zia taldea arituko da, Rodrigo Llamazares -Super Skunk, La Vacazul-, Robbie Lozano -Sobrinus, Deluxe, Sex Museum- eta Miguel Flecha -Zum, Universo Solitario- hirukoteak osatzen duen rock taldea. Une honetan arrakasta izaten ari den taldea dugu Zia eta beren eragin musikalen artean U2, Jimi Hendrix, Pearl Jam, Led Zepelin, QOTSA, Red Hot Chili Peppers, Nirvana, Audioslave edota The Police moduko taldeak azaltzen dira.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner