2008ko ekainak 14, Larunbata | Bilbo

The Bellrays + Porco Bravo

Aurresalmenta: 18,00 euro (Kafe Antzokia, Power records, www.bilbaorockcity.com). Txarteldegian: 20,00 euro.

irudi batThe Bellrays taldeak bere musika deskribatzeko orduan "Maximum Rock'n'Soul" hitzak erabiltzen ditu, beraiek jotzen duten musika eta soinuari buruz hitz egiteko ezinbesteko kontzeptuak. The Bellrays taldearen rock'n'rolla entzutea James Brown gaur egun rock talde batekin ikustea bezalakoa da. The Bellrays Los Angeles hirikoak dira eta zuzeneko ikusgarria dute, Euskal Herrian zaletu ugari lortu dituzte azken urteetan. Musika aldizkari askok beren abestiak Tina Turner eta The Stooges taldearen arteko nahasketa bat dela ere esan izan dute. Lisa Kekaula The Bellrays taldearen abeslaria da, azken boladan bere taldez gain MC5 Detroiteko talde ospetsuarekin ere aritu izan da abeslari moduan.

irudi batPorco Bravo talde berezia dugu. Orain dela 4 urte sortu ziren Barakaldon eta taldea hasi zenetik jende guztiaren ahotan ibili da. Taldekideak honakoak dira: Manu Porco -ahotsa eta showa-, Zebu Porco y eta Pablo Porco -kitarrak-, Txelu Porco -baxua- eta Javi Porco -baterian-. Denbora gutxian famatu bilakatu dira bere zuzenekoei esker, bere abeslaria den Manu showman paregabea delako, honekin batera jotzen duten rock'n'rollak 70. eta 80. hamarkadetara eramaten gaituelarik, ezker aldeko Monster Magnet izango balira bezela. Taldeak hainbat kontzertu eskaini ditu, kasuan kasu, iazko Aritxatxu Rock jaialdian, Bermeon. Rock'n'rolla maite duten taldea da eta zuzenean guzti honen ospakizuna eta festa egiten dute. Seguru ez zarela aspertuko!

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner