2008ko maiatzak 8, Osteguna | Bilbo

Heavy Trash + Gore Gore Girls + Powersolo

FANT 2008 JAIALDIA

A: 12,00 euro (Kafe Antzokia, Power records, www.bbk.es, www.ticktackticket.com). T: 15,00 euro.

irudi batJon Spencer Blues Explosionek Kafe Antzokian eman zuen kontzertu historiko hartan egon zineten? Orain Jon Spencer bueltan dator HEAVY TRASH taldearekin. Abisatuta zaudete.

Heavy Trash Jon Spencerren eta Matt Verta-Rayren talde berria da, bi musikari rockaren eta punkaren alor ezberdinak ikertzeko beti prest azaldu direnak, beti ere oinarri moduan sustraietako musika edukita. Spencer 1985ean hasi zen Pussy Galore taldean jotzen, garai haretan atentzioa deitzen zuelarik kitarra jotzeko zeukan moduak eta abestiei ematen zien kantaerak. 1990ean Judah Bauer eta Russel Siminsekin batera Jon Spencer Blues Explosion taldea sortu zuen. 90. hamarkadan goraipatua izan den taldea.

irudi batAurretik GORE GORE GIRLS taldea arituko da. Lau neskak osatzen duten Michigan hiriko taldea dugu honakoa eta garage-rock estiloa jotzen dute. Energiaz beteriko zuzeneko indartsua daukate eta bere zaletuen artean Quentin Tarantino zinemagilea edota Bruce Springsteenen taldeko kitarrajolea den Steven Van Zandt aurkitzen ditugu beste batzuen artean. Iggy & the Stooges, The New York Dolls eta The Pretty Things taldeekin aritu dira. 2007an Estatu Batuetan zehar aritu ziren The Cramps taldeari teloia eginez, urte horretako da plazaratu duten azken lana, The White Stripes eta The Ponys taldeen ekoizlea de Jim Diamond-ek ekoiztua.

irudi batPOWERSOLO hirukote bat da, honen buru Jeppesen kantaria delarik. Dinamarkako taldearen musika rock'n'roll doinu sendoetan oinarritzen da, 70. hamarkadako garage-rock doinuak groove indartsu batekin uztartzen dituztelarik. Bere disko berria aurkezten izango dira lehen aldiz Euskal Herrian, "Egg" izenburukoa. "Action" eta “Dans les Rues de Paris” moduko abestietan ikusten da taldeak 60. hamarkadako rythm & blues doinuengatik duen zaletasuna. Hammond organoaren erabilerakin batera dantzara bultzatzen duen rock'n'rolla jotzen dutelarik, Graham Bond Organisation, The Artwoods edota Brian Auger & The Trinity moduko taldeen ildoan. (Textua: Supernovapop.com).

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner