2008ko maiatzak 3, Larunbata | Bilbo

De Pedro

Sarrera: 10,00 euro (Kafe Antzokia).

irudi batDe Pedro La Vaca Azul taldeko kantaria den Jairo Zavalaren proiektu berria da. Tucsonen grabatu du disko hau eta bertan Calexico taldeko Convertino eta Burns izan ditu lagun. Abesti hauetan mestizajea ezaugarri nagusia da non desertuko doinuek reggae, rumba, son, salsa eta doinu afrikarrekin bat egiten duten. Lan ederra da eta entzuteko atsegina, Ry Cooder-en izpiritua dario. Jairo aurretik Amparanoia kantariaren taldean kitarrajole moduan aritu izan da, eta honek ere harreman zuzena du Tucsoneko musikariekin, hauek ere Amparanoiaren azken diskoan parte hartu dutelarik. Apostu sendoa egiten du De Pedro talde berri honekin, Bilbotik igaroko den bira honetan sorpresarenbat ere egon dateke.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner