Aurresalmenta: 16,50 euro (Kafe Antzokia, Ticktackticket). Txarteldegian: 18,00 euro.
Granadatik datorren taldea da Lori Meyers eta jotzen duten pop musikan nabaria da Andaluziako pop tradizioa gustoso dutela. 16 urte zituzten Dinosaur Jr. Taldearen bertsioak jotzen hasi zirenean, 22 urterekin bere lehen diskoa plazaratu zuten “Viaje de Estudios” (04) eta handik bi urtera “Hostal Pimodan” diskoarekin beren pop ikutua psikodelia musikarekin nahastu zuten.
“Cronolanea” da beren disko berria, apiapuntu berri bat dakarrena.
Taldeak lan hau bere “Magical Mystery Tour” moduan hartu du. Gustav Holtz-en danbor ikutuak King Crimsonen mundura barneratzen dute entzulea, aurrera doazen neurrian Sufjan Stevens edota Flaming Lips moduko taldeei erreferentzia azaltzen delarik. Guzti hau eta beste hainbat bereizgarri: thereminak, teklatuak, melodía ederrak... Joan den urrian Motrileko Gismo 7 estudioan sartu ziren diskoa grabatzeko, Ken Coomer eta Charlie Brocco ekoizleekin batera. Coomer Uncle Tupelo eta Wilco taldeko bateria izandakoa dugu eta Brocco George Harrison eta Fletwood Mac-ekin aritutakoa. Disko ederra, pertsonala eta bizia.