Aurresalmenta: 20,00 euro (Kafe Antzokia, Power records, Bilbao Rock City). Txarteldegian: 22,00 euro.
Jason Isbell konposatzaile eta gitarra jole ospetsua Drive By Truckers taldearen sortzailea dugu. Orain New West zigiluarekin bere bakarkako estreinako lana plazaratzen du, “Sirens Of The Ditch” deiturikoa, non rock, blues eta soul doinuak maisuki batzen dituen. 11 abestiz osaturiko diskoa da, zein “Brand New Kind Of Actress” abesti rockeroak zabaltzen duen eta “Dress Blues” abesti ederrak jarraitzen dio non Jasonek konposatzaile moduan duen maila altua garbi erakusten duen. Diskoak daukan sonoridade ezin hobearen “errua” FAME estudioetan grabatu izanak dauka, bertan aritu izan dira Aretha Franklin, Duane Allman edota Otis Redding beste batzuen artean. Hala ere disko honetan ekoizle moduan Drive By Truckers taldeko kantaria den Patterson Hood aritu da Isbell berarekin elkarkidetzan. Jason Isbelle-k Drive By Truckers taldeko bere lagunak izan ditu alboan, Shonna Tucker baxujolea eta Brad Morgan baterian, gainera Muscle Shoals familiako musikariak ere aritu dira, kasuan kasu, Spooner Oldham eta David Hood (Patterson Hooden aita). Disko ederra eta zuzenean maila haundia emango duen musikaria bere taldearekin lagun.
Eef Barzelay Bilbora dator oraindik jende askok ahaztu ezin duenean Clem Snide taldearekin Kafe Antzokian eman zuen kontzertu zoragarri hura. Oraingoan talde berriarekin dator bere bigarren disko berria aurkezteko. Eef Barzelayk bere abesti berrietan gaur egungo Buddy Holly bat bailitzan sonatzen du. 1991n Buddy Hollyk Clem Snide sortu izan balu bezela eta harekin 9 urte beranduago “Your Favourite Music” bezelako disko eder bat plazaratu izan balu bezela, gerora goi mailako beste hiru disko argitaratuz. Baina Clem Snide 2006an banatu zen eta orain oroitzapen bat besterik ez da, pop amerikarrak eman duen talde handienetarikoa. Orain Eef Barzelay kantariak New York Nashvilleegatik ordezkatu du eta bakarkako ibilbidea egitea erabaki du. Iaz plazaratu zuen bere estreinako diskoa izan zen “Bitter Money”. Estatu Batuetako country-pop alternatiboak Wilcorekin batera eman duen talderik esanguratsuena izan zen Clem Snide taldeko burua Euskal Herriko bere zaletuengana bueltatzen da. Ironiaz beteriko diskoa plazaratu du kantariak eta talde oso bat lagun duelarik hurbilduko da Bilbora. Azken boladan Steve Earleren parean kokatu dute Eef Barzelay, folk musikaren Olimpoan.