Sarrera: 5,00 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.
Governors taldea Arrasatekoa da eta Juan Sangre du proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. Juan Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. Juan Sangreren eskarmentua handia da eta bere proiektu berri honek gora egiteko bitarteko handiak ditu. Governors laukotearen diskoa ekainaren 25ean hasiko da grabatzen Garate estudioan Haritz Harreguy teknikaria, eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea izango du ekoizle. Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera. Governors taldearen diskoa irailaren 27an hasiko da banatzen disko dendetan, eta urriaren 4an prentsaurrekoa emango dute diskoa aurkezteko. Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua.
Oņatitik Sharon Stoner taldea etorriko zaigu. Sharon Stoner taldea, 2001.urtean osatu zen Oņatin. Hiru partaideak beste hainbat taldetan aritutakoak ziren (Serial Number, Klorophila...) eta hasiera batean besteen bertsioak egiten bazituzten ere, laster murgildu ziren euren kantuak konposatzen eta jotzen. 2003. urtean Euskadi Gazteako maketa lehiaketan modu onean partu hartu zuten eta hurrengo urtean I. Danbaka lehiaketako irabazleak izan ziren. 2006an Bilbo Hiria lehiaketan euskal talderik onenaren postua lortu zuten eta IV. Azkena Rock Jaialdian parfte hartuko zuten Pearl Jam-kin batera. 3000 bira izan zen euren lehenengo diskoa.
Ordua: 22:30