2008ko otsailak 23, Larunbata | Bilbo

Art Brut + Dynamo + Borrokan (Noise On Tour Pops)

A: 12,00 euro. (Kafe Antzokia, Power records, www.noiseontour.com, Muga taberna, discos Flash -Santander-, Donosti rock -Donostia-, Electra Store -Gasteiz-). T: 15,00 euro.

irudi batArt Brut taldea Ingalaterrako rock eszenan esanguratsua den taldea dugu. Bere lehen lanarekin “Bang Bang Rock And Roll” (2005, Mute Records) eman ziren ezagutzera, umorez eta ironiaz beteriko diskoa, bertan post-punk delako estiloa jorratzen zuten, mugimenduaren revivalaren kide bihurtuz, Franz Ferdinand edota Bloc Party moduko taldeen ondoan. Oraingoan bere bigarren lanarekin datoz, Euskal Herrian lehen aldiz izango dira “It´s a bit complicated” (2007, Mute Records) diskoa aurketzen. Aurreko diskoak zituen akatzak hobetu ditu taldeak lan sendo berri honetan. Soinu eta grabazio hobeagoa, jarrera profesionalagoa eta abesti osatuagoak dituzte, melodiaz beteriko kantuak eginez. The Fall moduko taldeen eragin onartuarekin, “igo bolumena topera” diotelarik zabaltzen dute diskoa. Dantzara bultzatzen duen rock musika da beraiena.

irudi batDynamo taldea Getxo aldean sortutako taldea da joan den urteko urtarrilean. Oraindik izenik eduki gabe lehen entseguak egiten hasten dira eta laister konturatzen dira nondik jo nahi duten. Maiatzean 5 abestiz osaturiko EP bat grabatzen dute Saul Santolariaren estudioetan eta uda bukaeran argitaratzen dutelarik. Pixkanaka taldea jende askoren ahotan dabil eta bapatean taldea Heineken Greenspacek antolaturiko maketa lehiaketako finalean aurkitzen da, Valentzian. Talde gaztea da Dynamo eta bere abestietan Teenage Fanclub edota Placebo moduko taldeen eragina nabarmentzen da. Aipatu ere, Mondo Sonoro aldizkariko Euskal Herriko "Zarata" gehigarriak 2007ko maketa hoberenaren saria eman diola Getxoko taldeari. Talde gaztea izan arren, denbora gutxian pausu ugari ematen ari dira, pop eta rock doinuak gustoko dituen talde honek etorkizun oparoa izan dezakelarik.

irudi batBorrokan boskotea 90. hamarkada erdian sortzen da Nafarroako Bera herrian. 1998an “Museum” bilduman parte hartu zuten, hau izan zelarik bere diskografiako lehen urratsa. 2002an bere lehen diskoa izango zena plazaratu zuten eta joan den urteko irailean bere bigarren diskoa argitaratzen dute. Taldeak post-rock eta hardcore estiloak jorratzen ditu.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner