A: 12,00 euro. (Kafe Antzokia, Muga taberna, Power records, www.noiseontour.com, Donosti Rock -Donostia-, Discos Flash -Santander-, Electra Store - Gasteiz- ). T: 15,00 euro.
American Music Club AEBetako San Francisco hiriko taldea dugu. Berau abeslari eta konpositore den Mark Eitzelek gidatzen du, askotan “americana” edo “sadcore” moduko mugimenduen barnean kokatu izan delarik. American Music Club taldea ezaguna da bere musikan AEBetako musika era mardul eta esanguratsu batean jorratzen duelako, bere abestietan jazz, rock, country eta punk estiloak antzematen direlarik, genero hauek ezin hobeto uztartzen dira Mark Eitzelen hitz instrospektiboekin, barrura begira egindako berezko mundua duen kantaria da Eitzel. 90ko hamarkadan Nick Cave and The Bad Seeds edota Tindersticks moduko taldeen pare kokatu izan dituzte, gerora ibilbide interesgarri bezain oparoa burutu dute. Otsailean azkenean taldea Euskal Herrian ikusteko aukera izango dugu. Aurkeztera datozen disko berria “The Goleen Age” du izena eta Los Angeles hirian ekoiztua izan da Dave Trumfio (Wilco) ekoizlearen eskutik. Lan berria Nick Drake kantariaren eragina nabaria da, aurreko lanen irmotasuna alde batera utzi du taldeak eta lan berrian soka moldaketak eta edertasunez beteriko abestiak azaltzen dira.
Audience Hannot Mintegia (ahotsa, kitarra, tronpeta), Gaizka Insunza (ahotsa, kitarra, pianoa), Ager Insunza (ahotsak, bibolona, lap steel, kitarra, pianoa), Andoni Lauzirika (baxua) eta Mikel Sagarna (bateria) dira. Gernika, Busturia (Bizkaia- Euskadi) eta Göteborg (Suecia) artean bizi dira eta hiru disko dituzte plazaratuak: "Some Lovely Hands On Dry Skins" (Primeros Pasitos, 2002), "Second Handed" (Noizpop, 2003) eta bere lan berria den: “Try wings on roots” (Noizpop, 2007). Hainbat jaialditan jo izan dute eta eskenatokian ere talde ezberdinekin aritu izan dira, kasuan kasu, At The Drive In, Trans Am, Luna, Red House Painters, Gallon Drunk, Howe Gelb…
Bere eragin musikalen artean Nick Cave, The Who, Fugazi, Rolling Stones, 16 Horsepower, Bob Dylan, Will Oldham, The Beatles, Gallon Drunk edota Led Zeppelin azaltzen dira. “Bilbo Hiria” pop-rock lehiaketan estatuko talde hoberenaren saria ere irabazi zuten eta gerora baita Radio 3 irratiak antolatzen duen “Proyecto Demo” lehiaketako sari nagusia ere. Benicassim, Primavera Sound edota BAM moduko jaialdietan aritu izan dira.
Ordua: 22:00