2007ko abenduak 7, Ostirala | Bilbo

Joseph Arthur & The Lonely Astronauts + The Ettes

A: 10,00 euro (Kafe Antzokia, Power records eta bilbaorockcity). T: 12,00 euro.

irudi batBadira 10 urte inguru Ohio estatuko Akron hiritik New Yorkera joan zela Joseph Arthur bere abestiak maleta batean sartuta. Handik gutxira, 1997an, bere estreineko diskoa "Big City Secrets" (Real World) plazaratu zuen, bertan folk doinuak ikutu elektronikoekin uztartzen zituen. Aurrerantzean abestiak grabatzen jarraitu zuen non Leonard Cohen kantariaren eragina nabaria zen, bere abestietan rock melodia beroak ziren nagusi. 2005ean "Our Shadows will remain" diskoa plazaratu zuen eta Time Out eta Sunday Times moduko hedabideek etangabe goraipatu zuten bere abestiek duten balioa. Iaz REM taldeko Michel Stipe kantariak, Justin Timberlake eta Coldplay taldeko kantaria den Chris Martinek, Joseph Arthur berarekin batera honen "In the Sun" abestiaren 6 bertsio ezberdin grabatu zituzten Katrinaren ondorioak pairatzeko dirua biltzeko. Bere lan berria "Nuclear Daydream" deitzen da -5. diskoa- eta berau 12 abestiz osatua dago, non rock doinu bero eta ederrek gizakion arteko harremanen inguruan dihardute. Joseph Arthuren talde berria The Lonely Astronauts deitzen da eta bertan Estatu Batuetako rock eskenan esanguratsuak diren izenak azaltzen dira: Kraig Jarret Jonson (Golden Smog, The Jayhawks), Jennifer Turner (Natalie Merchant), Greg Wieczorek (Twilight Singers) eta Sibyl Buck (Champion of Sound).

irudi batThe Ettes energiaz beteriko hirukotea da, kitarra, baxua eta bateria. Bi neska eta mutiko bat -Poni, Coco eta Jem-, New York hiriak azken boladan eman duen talderik interesgarrienetarikoa. "Shake The Dust" deitzen da beren diskoa, Londresen grabatu dutelarik Liam Watson ekoizlearen gidaritzapean. The White Stripes taldeak babesten duen taldea dugu berau eta beren musikan Jon Spencer zein Patsy Cline kantariaren eragina nabaria da; baita 50. hamarkadako soul musika eta The Cramps taldearen rock amorratua ere. Zuzenean punk talde sendo bat bezela aurkezten dira, non John Watersen pelikula batetik ateratako pertsonaiak itxura azaltzen dutelarik. Jarrera eta melodiak dituzte, dantza egitera bultzatzen duen taldea da eta irrifarrea eta izerdia ateratzeko gai dira. Garage eta pop doinuak nahasten dituen talde guztiz gomendagarria.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner