2007ko abenduak 4, Asteartea | Bilbo

Shuarma (Elefantes) BERTAN BEHERA

irudi batShuarmaren ordezkaritzatik adierazi digutenez, laringitis baten ondorioz egunotan Valentzian zein Murtzian Universo diskoaren aurkezpenak zailtasun handiz burutu ostean, ezinezkoa izango du data honetan Bilbon aurreikusita zegoen kontzertua eskaintzea. Sarrera jada Kafe Antzokian bertan erosia dutenei dirua bueltatuko zaie 15 eguneko gehienezko epean. Artistaren ordezkariak data berri bat ezarri nahian dabiltza. Barka itzazue eragozpenak.


A: 13,50 euro (Kafe Antzokia eta ticktackticket ). T: 16,50 euro.

Elefantes taldearekin buru arrakasta haundia lortu ondoren, taldeko kantaria izandako Shuarma bere bakarkako estreineko lanarekin datorkigu: "Universo" diskoa. Gazteleraz abesturiko pop musikan izen garrantzitsua da Shuarma kantariarena. Bere esanetan, "seguru nago Elefantes taldearen jarraitzaileek disko berri hau entzuten dutenean oso ondo ulertuko dutela. 12 abestiz osaturiko diskoa da eta kantu bakoitzak istorio ezberdinak gordetzen ditu. Abestietan idazten dudana eta gero hauetan isladatzen dena barruan daramatzadan kontuak dira, nire gogoetak, mundua ulertzeko ditudan moduak, jendearen arteko gorabeherak, gizakion arteko harremanak... Niretzako nire musika oso barneko gauza da, oso intimoa". Shuarma kantaria bere taldea lagun duelarik arituko da Bilbon lan berria aurkezten.

Ordua: 21:00

Euskalbanner
Euskalbanner