A: 12,00 euro (Kafe Antzokia, Arise. BARAKALDO: From Hell). T: 15,00 euro.
Joan den otsailaren 19an Skizoo taldeak bere bigarren lan moduan aurkezten zuen "Incerteza" diskoa. Disko berezia, berau CD eta DVD euskarrian plazaratzen zelarik. Skizoo taldea izen esanguratsua da gazteleraz abesturiko metal-rock estiloan. Taldea Söber taldeko Jorge Escobedo eta Antonio Bernardinik sortzen dute 2004an, biak ere kitarrajoleak, hauekin batera taldean Morti (ahotsa) El Fantástico Hombre Bala eta Bushido taldeko kidea azaltzen da, baita Dani Perez (bateria) Saratoga eta Stravaganzza taldeetako partaidea eta Edu Fernandez (baxujolea) Stravanganzza taldekoa hau ere. Jarraitzaile asko dituen taldea da Skizoo, hala erakutsi zuten beren estreineko lanarekin, "Renuncio al sol" eta "Habrá que olvidar" abestiak zerrendetako lehenengo tokietan jarririk. Eurekin batera Moebio madrildarrak izango ditugu.