
A: 8,00 euro (Kafe Antzokia). T: 10,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.
Otsailaz geroztik 20 herri baino gehiagotan euren bertsokantak plazaratu eta gero, gaur Gu Ta Gutarrak taldekoek Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dituzte zuzenean CD batean bildu dituzten abestiak.
Igor Elortza eta Unai Iturriagak amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lan honen oinarri, Josu Zabalak herri-musikatik abiatuz rockaren eragin nabariekin sorturiko doinuz jantzirik. Gutako bakoitzaren baitan bizi diren hamaika gutarrei buruzko bertsokantak. euskal herriei, hitzari, gauari, maitasunari, politikari, ametsei...
Ordua: 22:00