
Kukuxumusu eta Fournierrek udazken honetan eginen den II. Muuuuus Txapelketan parte hartzeko gonbitea egiten dizu berriz ere. Ikus itzazu oinarriak eta eman izena urriaren 28a baino lehen web honetan berean. Euskal jatorriko karta joko klasikoaz ari gara, baina Heraclio Fournierren karta sorta tradizionalaren Kukuxumusu bertsioa erabili behar da. Alde bakarra honakoa da: ia oharkabean pareak zezen-erregeekin eta enbidoa errapedun txotekin eginen dituzu. Laburbilduz, gezurrontzi, arranpalo eta muserako zale amorratua izaten jarraitzeko era dibertigarri bat.
Bota iezaiezu begirada bat arauei, hots egin zuregandik ezin bereizizko joko-lagun horri, eman izena eta ez iezaiezue begirik kendu emaitzei eta txapelketaren nondik norakoei.
LEHENENGO SARIA LAS VEGAS HIRIRA BIDAIA BAT IZANGO DA!
Ordua: 20:30