Aurresalmenta: 15,00 euro (Kafe Antzokia eta Power records). Txarteldegian: 18,00 euro.
Ted Horowitz bat bailitzan Popa Chubby New York hiriko seme peto-petoa dugu. Bertan jaio zen 1960an, hain zuzen Robert de Niro aktoreak famatu egin zuen auzo berean "Historias del Bronx" filmean. Bere gurasoek goxoki denda bat zuten 181. kaleak eta Arthur etorbidea bat egiten zuten izkinan eta bere lehen oroitzapen musikalak bere gurasoekin entzuten zituen soul eta r&b diskoetan aurki ditzakegu. Bere eragin musikalen artean Otis Redding, Wilson Pickett, Aretha Franklin edota Marvin Gaye aurkitzen dira. Gerora ibilbide musikal oparoa egin du Popa Chubbyk, jazz eta r&b munduan kitarrajole aparta bilakatu delarik. Txikitan kontzertu batean Chuck Berry ikusi zuen zuzenean eta honen kitarra jotzeko erarekin liluratuat geratu ondoren egon blues musikan izen haundia bilakatu da Chubby jauna. Disko ugari ditu egina eta mundu mailako jaialdirik garrantzitsuenetan aritu izan da.