A: 9,00 euro. (Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda, Massive eta Streetwarriors). T: 12,00 euro.
THE AGGROLITES taldeak azken boladan izugarrizko arrakasta lortu du. "Early" delako estiloan reggae doinu tradizionalak, funk musika eta ska doinuak batzen dituzte. Sonoridade indartsua daukate beren zuzenekoetan, hala azaldu zuen Californiako talde honek bere estreineko diskoan, "Dirty Reggae" deitzen zena. Jamaikar zaporea daukaten abesti guztiz dantzagarriak. Californian ohikoak diren ska taldeetatik alderatuz berezkoa duten soinua lortu dute. Taldekideak hainbat artista eta talderekin parte hartu dute, kasuan kasu, The Rhythm Doctors, The Vessels, See Spot, King Apparatus, Dub Street Rockers, Kingston 10 eta baita Derrick Morgan eta Prince Bústerekin batera talde moduan aritu direlarik. Lehen aldiz izango dira gurean bere lan berria "Reggae hit LA" (Hellcat) diskoa aurkezten. Ethiopians taldearen "Reggae hit the town" diskoari keinu bat eginez aurreko lana gainditu egiten dute "early reggae" doinuak ezinhobeto jorratuz. Upsetters, Dave & Ansel edota Liquidators moduko taldeen oiartzuna azaltzen da abesti berrietan eta bluebeat eta soul jamaikar estiloetan maisu direla nabaria da.