AFRIKA BEHAR-BEHARREZKOA JARDUNALDIAK
Entrada: 5,00 euros (Kafe Antzokia y asociaciones organizadoras).

BASKAF taldea 10 musikarik osatzen dute, besteak beste Congo, Camerún eta Costa de Marfiletik datozenak. Talde trebea da eskenatoki baten gainean eta bere zuzenekoetan estilo ezberdinak batzen dituzte, kasuan kasu, afrikar jatorriko rumba musika, zouk edota jazz-blues doinuak. Hala nola Afrikako estilo ugari jotzen dituzte beren abestiak zuzenean dantza egiteko aproposak direlarik. Baskaf taldea lehen aldiz izango da gurean Acnur elkarteak antolatzen duen "Afrika behar-beharrezkoa" jardunaldien barruan. Gau aproposa Afrikako musika ezagutzeko, bertara hurbiltzeko eta honetan gozatzeko.

Bestetik LA VOZ DE CAMERÚN taldea Cyril Urbain, Alex eta Isaac Leroux-ek osatzen dute eta hauek bere abestien bitartez Cameruneko musika tradizionala gaur egungo erritmo berriekin uztartzen dute.
Sarreren salmenta hurrengo elkarteetan izango da:
ACNUR- EUSKAL BATZORDEA: Hurtado de Amézaga 27, Nº12 Dpto 4. 94 443 12 74
ALBOAN: Padre Lojendio, 2 - 2º. 94 415 11 35
BILBO ETXEZABAL: Príncipe de Viana 1 bajo. 94 446 72 06
INTERMÓN OXFAM: Alda Urquijo, 11- 5ºC. 94 416 00 00
MÉDICOS DEL MUNDO: Bailén, 1 bajo. 94 479 03 22
MEDICUS MUNDI BIZKAIA: Virgen de Begoña, 20 bajo. 94 412 73 98