2007ko urriak 18, Osteguna | Bilbo

Rubia + Ovni

Sarrera: 8,00 euro (Kafe Antzokia).
*Sarrerarekin batera Rubia taldearen diskoa oparituko da.

irudi bat

RUBIA izengoitiaren azpian Sara Iñiguez kantaria aurkitzen da, Bilbo Haundiko musika eszenan urte dexente daramatzan emakumea. 90. hamarkadan The Magic Teapot taldearen buru izandakoak gerora bakarkako ibilbideari ekin dio. Rubia izenburupean sorturiko proiektua 2002an hasten da martxan eta 2004ean bere estreineko diskoa plazaratzen du, "Nº 1 Ya a la venta", Madrileko Ask estudioetan grabaturiko lana eta Alejo Estivel ekoizle ospetsuak ekoiztua izan zelarik. Bestetak beste M*Clan taldeko Carlos Tarque kantariaren kolaborazioa izan zuen eta bertan azaltzen dira Rubiak jorratuko dituen estiloak. Pop melodiak euskarri nagusi bezela erabiliz rock amerikarrean, folk doinuetan eta country erritmo alaietan oinarritzen da bere musika. Gerora, urte batzuk igaro ondoren Sara Madrilera doa bizitzera, bertako talde eta musikari ezberdinekin kolaboratuz. 2006an Rubiak Chilera salto egiten du bertan kontzertu batzuk emateko asmoz, izandako arrakasta ikusita bertan talde bat osatzen du eta handik gutxira jaialdirik garrantzitsuenean jotzen du: "Vive Latino Festival" delakoa. Orain bere lan berria izango dena aurkeztera etorriko zaigu Madrileko musikariez osaturiko talde sendo batekin. Taldekideen artean Coti, Josele Santiago eta Tulsa taldeekin aritzen diren musikariak aurkitu ditzakegu.

irudi bat

OVNI taldea Bartzelonan kokatzen da. Garage eta rock'n'roll doinuak jorratzen dituen taldea da eta 70. hamarkadako punk estetika mod ikutu batekin nahasten dute, kasuan kasu garai batean The Jam edota The Who taldeen antzera. Pop musikak berezkoa duen musikalidadea oinarritzat hartuta bere zuzeneko bizi eta dantzagarrietan musika eragin ezberdinak azaltzen dira, hala nola, The Beatles, Buzzcocks, Smiths, David Bowie edota Ramones taldearen punk-rock ikutuak. Lehen aldiz izango dira Bilbon zuzenean jotzen.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner