2007ko urriak 20, Larunbata | Bilbo

The Mooney Suzuki + Zodiacs

Aurresalmenta: 15,00 euro (Kafe Antzokia eta Power records). Txarteldegian: 18,00 euro

irudi bat

The Mooney Suzuky 1996an sorturiko rock taldea da eta lau disko dituena merkatuan. Orain, bai publikoa eta prentsa aho zabalik utzi ondoren aurtengo Azkena Rock Jaialdian emandako kontzertuarekin bere habitat naturalean ikusteko aukera izango dugu: areto itxi batean. Beren disko berria aurkeztera hurbilduko dira -"Have Mercy"- Templar diskoetxearen eskutik plazaratua eta Euskal Herriko rock zaletu guztien beren zuzeneko indarra erakusteko gogoekin. The Mooney Suzuki taldearen musika definitzerako orduan rockaren historian zehar izandako estilo eta izen haundiak aipatzea ezinbestekoa da. Beren abestietan Detroit hiriko soul & rock musika nabaria da, Rolling Stones taldearen erritmo eta blues uztarketa, Animals eta The Who taldeen eragina, garai bateko MC 5 taldearen bizitasuna eta Memphis aldeko Stax zigiluko hainbat talderen oiartzuna. Aukera paregabea benetako rock'n'roll talde bat bere sasoian ikusteko.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner