KAFE ANTZOKIA BILBOKO ASTE NAGUSIAN
Sarrera: 5,00 euro. (Kafe Antzokia).

Standard seikote bizkaitarrak musika prentsaren arreta guztia bereganatu zuen duela zuen "Golden Section" izeneko maketarekin. Rock elektroniko dantzagarriaren eremuan ondo errotuta zeuden hiru kantu biribil biltzen zituen grabazioak; gaur egun The Rapture, Radio 4, !!!, Delorean eta antzeko beste hainbat talde arrakastatsuk jorratzen duten estilo erritmikoa, alegia. Estilo horrek badauka, baina, bere jatorria 70eko hamarkada bukaerako post-punk taldeetan; hots, Wire, Gang of Four edota gerora etorriko ziren New Order ospetsuak. “Hasieratik rocka eta programazioak uztartzen genituen. Gero aipatzen dituzun taldeak etorri ziren, eta rocka, punka eta funka nahasten dituzten beste hainbat ere. Aurrez pentsaturiko zerbait dela pentsa daiteke, baina taldea bi urtez egon zen bere soinua bilatzen. Gero getxotarrek "3.000V-40.000V" lehendabiziko lan luzea argitaratu zuten Mushroom Pillow zigilu madrildarraren eskutik. Egun diskoa plazaratu eta kontzertu ugari eman dituzte leku ezberdinetan, haien rock dantzagarriarekin areto guztietako zoruak kiskaltzen ari direlarik. Plan ezin hobea Aste Nagusiako astearte gaua dantzarako doinuekin igarotzeko.

Olimpic Getxoko taldea Radio 3 irratiak eta Benicassim-eko Nazinoarteko jaialdiak urtero antolatzen duten maketa lehiaketako aurtengo irabazlea izan da. Taldeak aurtengo Benicassim-en egiten dan jaialdian parte hartuko dau, besteak beste Artic Monkeys, Dinosaur Jr. edota Muse lmoduko taldeekin batera. Olimpic taldearen ibilbidea oso laburra da. 2005ko udan Asierrek eta Igorrek Kantabriako hondartza batean egindako jaialdi elektroniko batean elkar ezagutu zuten. Bertan, Justus Köhncke musikariaren zuzenekoa ikusten zeudela Olimpic proiektua martxan jartea bururatu zitzaien. Taldearen eragin musikalen artean Trans Am, XTC edota Talking Heads moduko taldeak daude, bere abestiak dantza egitera bultzatzen dutelarik. Pasa dan urteko abenduan grabatu zuten bere lehenengo maketa Javi Letamendiagaz (El Inquilino Comunista, Standard). Etorkizun oparoa duen taldea.