Doako sarrera. OHARRA: Ekitaldi hau Algara konpartsaren txosnan egingo da eta 12:30etan izango da.
Txan magoak saio didaktikoa -"Euskararen magia"- eskeiniko du gurean.

Txan magoari "Zer da zuretzat magia?" galdetuta lasai asko erantzuten du magia emozionatzea dela. "Mago batek zu emozionatzea lortzen badu, ez duzu sekula ahaztuko. Nik hori lortzen badut, satisfetxo gelditzen naiz". Txan magoak gaztetan hasi zen magia munduan. "9 edo 10 urte nituenean, gurasoek Donostian zuten tabernara gizon bat sartu zen. Hark kartekin magia joko bat egin zidan eta txundituta gelditu nintzen. 28 urteak bete arte koadrilako sasi magoa izan nintzen, ikasitakoarekin trukoak egiten aritu nintzen. Orduan banekien mago bat bazela, Tamariz, baina ni autodidakta izan naiz, liburuetatik ikasi dut dena. Ogibide gisa hartuta, duela 15 urte hasi nintzen. Hasieran Xanti magoa izan nintzen. Gero, Txan Handia izena hartu nuen eta orain Txan magoa naiz".
Ordua: 12:00