2007ko uztailak 20, Ostirala | Bilbo

The Bellrays + Beasts Of Bourbon

Aurresalmenta: 20,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records, bilbaorockcity . Txarteldegian: 22 euro

irudi bat

The Bellrays taldeak bere musika deskribatzeko orduan "Maximum Rock'n'Soul" hitzak erabiltzen ditu, beraiek jotzen duten musika eta soinuari buruz hitz egiteko ezinbesteko kontzeptuak. The Bellrays taldearen rock'n'rolla entzutea James Brown gaur egun rock talde batekin ikustea bezalakoa da. The Bellrays Los Angeles hirikoak dira eta zuzeneko ikusgarria dute, Euskal Herrian zaletu ugari lortu dituzte azken urteetan. Musika aldizkari askok beren abestiak Tina Turner eta The Stooges taldearen arteko nahasketa bat dela ere esan izan dute. Lisa Kekaula The Bellrays taldearen abeslaria da, azken boladan bere taldez gain MC5 Detroiteko talde ospetsuarekin ere aritu izan da abeslari moduan.

irudi bat

The Beasts of Bourbon taldea 1983an Australiako Sydney hirian sortzen den taldea da, bere garaian rock'n'rolla egiteko modu berritzaile bat sortu zutelarik.
Australiako "basapiztiek" ospea lortu zuten beren zuzeneko kontzertuak zirela medio, gaur egun taldea Tex Perkins, Spencer P. Jones, Tony Pola, Charlie Own eta Brian Henry Hooper musikariek osatzen dute. Taldearen diskografia 1984ean hasten da "The Axeman"s Jazz diskoarekin, ondoren "Sour Mash" (1988), "Black Milk" (1990), "The Low Road" (1991), "From The Belly Of The Beasts" (1993) disko bikoitza, "Gone" (1997), "Low Life (2005) eta "Loew Life in Spain" (2007) diskoak plazaratu dituzte.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner