2007ko martxoak 1, Osteguna | Bilbo

Hitzaldia: Apaizac Obeto (Jon Maia)

Hizlaria: Jon Maia
Irudiak: Apaizac Obeto espedizioa

irudi batApaizac Obeto espedizioak euskal baleazaleek XVI eta XVII. mendeetan Kanadako Ipar Atlantikoan izandako ibilerak biziberritu ditu. Beothuk, XVI. mendeko euskal txaluparen errepikarekin eta graiko arropa eta janaria erabiliz, Quebecetik hasi eta Labradorerainoko bi mila kilometroko nabigazioaren bidez hainbat euskal aztarnategi bisitatu dituzte. Abentura zoragarri honetan, istorioz betetako uharteak, bale guneak, amerindiar herriak, euskaldunen aztarnategiak eta euskal izena mantendu duten hainbat gune ezagutu dituzte.
Euskal Herriaren pasarterik kilikagarrienetakoa eta munduko itsas
historiaren lerrorik garrantzitsuenetakoak idatzi zituzten marinel haiek
itsasoko urazalean eta Apaizac Obeto espedizioko kideak historiaren zati
hori azturaren itsas hondotik atera nahi dute, hitzez eta irudiz osatutako
emanaldi berezi honen bidez.

Ordua: 11:00

Euskalbanner
Euskalbanner