2007ko otsailak 15, Osteguna | Bilbo

Keike / Potemkin

A: 6,00 euro (Kafe Antzokia). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

irudi batKeike ondarrutarrek euren disko berria aurkeztuko dute. Keike taldeak rock ziztatzaile eta indartsua eskaintzen du. Gitarren pisua garrantzitsua da, baina Keike taldeak bi kontraste nagusi ditu. Alde batetik, Nerea abeslariak erabiltzen dituen ahotsaren bi kontzeptuak, batzuetan garratz eta zorrotz, besteetan goxo eta leun. Eta bestetik, musika eta ahotsaren arteko kontrastea; Keike taldearen rockak bi aldeen oreka oso ongi zaintzen du, hori baita euren ezaugarririk definitzaileena. Keike taldearen rocka bere indarrean samurki egokitzen da belarrietan eta samurtasun horrek Keike indartu egiten du.
Keike taldearen bigarren diskoak Beldurra, mina, argia du izenburua eta 2006ko urrian Mikel Santosek eta Iņigo Santosek Ondarroako Santos Records estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute. Aurretik Potemkin Oņatiko taldea izango da. Latzen taldean ibilitako zenbait kidek osaturiko talde gazte bezain indartsu honek rock’n’roll doinuak ditu adierazpide.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner