Sarrera: 22,00 euro (Kafe Antzokia).
-Trikipoteoa Roberto eta Keparekin (13:30)
-Bertso bazkaria Xabi Paya eta Sustrai Colina bertsolariekin
-Anje Duhalderen kantaldia
Lapurdiko Gure Irratia euskarazko irratiak ahalegin handia eginda 2006ko ekainean Ustaritzen egoitza berria zabaldu zuen. Alabaina, zorigaitzezko suteak egoitza berria kiskali zuen abenduaren 5ean. Elkartasuna biltzeari ekin diote orduz gero eta dagoeneko ari dira berriro uhinetan, baina oraindik diru premia larria dute normaltasunera itzultzeko. Horregatik, Bilbo Hiria irratiak (96.0 FM) bertso bazkari hau antolatu du, dirua eta elkartasuna Lapurdiko gure lankideei helarazteko. Antolatzailea: Zenbat Gara elkartea.
Oharra: Bazkarira joan ez, baina diru-sarreraren bat egin nahi duenak Euskadiko Kutxako 3035 0059 8705 9005 2623 kontuan sar dezake dirua (Gure Irratiaren kontua).
Ordua: 13:30