A: 6,00 euro (Kafe Antzokia). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.
Bilboko taldea da Travellin Brothers. Blues & rock doinuak jorratzen dituen talde trinkoa dugu, 2004an sortu zen taldea, Aitor eta Eneko Caņibano anaiak (gitarra eta baxua), Jon Kareaga (ahotsa) Isi Redondo (bateria) eta Ander Unzaga (teklatuak) bildu ziren euren blues zaletasunari bidea emateko, Eric Clapton edo BB King-en estiloan Euren estraineko Live from Kafe Antzokia lana Ondarroako Kafe Antzokian grabatu zuten. Orain lan berria aurkeztuko dute From the road. Talde gonbidatu moduan Kandela bilbotarrak izango dira euren jazz flamenko eta fusioarekin.