Sarrera: 22,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records).
Izen mehatxagarri honen atzean egungo rockaren talderik alai eta dibertigarrienetakoa ezkutatzen da. Josh Homme (QOTSA, Kyuss) aitabitxi dutela, rock zikina egiten dute baina doinu alai eta jarrera ludikoarekin. Eagles of Death Metal taldearen lehenengo diskoa, Peace, Love And Death Metal, haize fresko futzada bat izan, stoner soinua dantzagarri eta alaiago bihurtuz. Josh Homme (Queens Of The Stone Age, Kyuss) baterian eta Jesse Hughes kantaria dira taldearen ardatza. Orain euren bigarren lana aurkeztuko digute, Death by Sexy goiburukoa. Aurretik The Spores Kaliforniako taldea arituko da, euren stoner rockarekin.