A: 18,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records). T: 20,00 euro.
Rock'n'roll doinuak gustoko dituen zaletuak badaki zer nolako taldea den Nashville Pussy. Aurreko urtean ere izan ziren gurean baita kontzertu handia eskaini ere. Ruyter Suys eta Blaine Cartwright senar-emazteen taldea esanguratsu bilakatu da gaur egun mundu osoko rock eskenan. Taldeak zuzeneko ikusgarria du eta beren abestietan AC/DC edota Motorhead moduko taldeen eraginak nabariak dira. Rock’n’roll doinuez gozatzeko aukera gau honetan. Lizuna, punk-ez kargatua eta sexuz elikatua da bi gizonezko eta bi emakumezkok osatutako talde lehergarri hau.