2006ko abenduak 5, Asteartea | Bilbo

Txakurkalea kontzertuan

Entrada: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,5 euro.

irudi batTXAKURKALEA (2004-2006) txakurrak eta hiria hizpide dituen ikus-entzunezko dokumentua dugu. Bilboko zazpi kaleetan filmatua, dokumentalaz gain erakusketa, katalogo-liburua eta soinu bandaren CDa dira proiektu honen zatiak. CDa Euskal Herriko musikariek osatu dute musika beltzaren inguruan jardunez. Bertan aurkituko ditugu The Uski' s, TK Project, Atom Rhumba, Pascual Molongua, Argi, Gransan, The Cherry Boppers eta Makala, besteak beste. Gaur filmaren estraineko proiekzioa ikusiko dugu eta gero kontzertua izango da, proiektuan esku hartu duten artista zenbaiten eskutik.

TXAKURKALEA David Civico eta recPLAY-k eginiko filma dokumentala da hiria eta txakurren buruan. Bilbo Zaharreko zazpi kaletan bi urtetan zehar filmatuta (2004-2006), hiru urteko ibilbide duen egitasmo baten zati bat baino ez da filma; musika beltzaren kutsu ta eragin zuzena dituzten Euskal Herriko hainbat musikagile pelikularen jatorrizko banda sonoran parte hartzen dute eta CD euskarrian bildu dira Noizpop sigilupean, Bilboko Abisal arte galerian Azaroak 25 zabalduko den erakusketa bat izango da Javier Soto eta Jaime Gartzia artistekin bat, eta egitasmoa laburbiltzen duen liburu-katalogo bat argitaratuko da.

Hiri ingurune batean (Bilbo Zaharrean hain zuzen ere), txakur eta gizakien arteko hartuemanetan murgiltzen da Txakurkalea. Huscal, Lola, Tula, Pipo, Rocco, Xagu, Inda, Lucky eta Kanalla dira protagonista nagusiak dokumentala, animazioa, musikala edo fikzioaz elikatzen den pelikula honetan. Alderdi kreatibo desberdinetik datozen pertsonak biltzea izan da Txakurkalearen mamia; honela, Gotzon Uribe (musika ekoizle ta kazetaria), Garikoitz Fraga (Belleza Infinta argitaletxeko zuzendaria), Jaime Gartzia (La Palanca kolektiboa), lehen aipaturiko Javier Soto eta Kiko Miyares artista plastikoak, Epelde & Mardaras arte galeria, eta The Uski's, Argi, TK Project, Atom Rhumba, Pascual Molongua, Gransan, The Cherry Boppers edo Makala musikariak besteak beste, izan dute parte egitasmoan.

5X8 kolektiboak ekoiztu du hau guztia, eskuz egindako kamisetak, irudi grafikoa eta ikusentzuteko lanak egiten dituzte David Civico, Xabier Urberuaga eta Guillermo Sánchez, 5X8-ren osagai eta fundatzaileak. Txakurkalea dute ekoiztutako lehen dokumentala 2005 urtetik hona. Filmaren estreinaldia 2006ko Abenduaren 5ean izango da Kafe Antzokian (Bilbo) non, soinu bandako musikariak arituko diren zuzenean kontzertu berezi batean.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner