A: 14,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records, bilbaorockcity.com). T: 16,00 euro.
Ipar Irlandakoak dira The Answer Dún Phádraig hirikoak, eta besteak beste, Led Zeppelin, Free, The Who, Thin Lizzy, Black Sabbath edo The Black Crowes entzuten hazi dira. Heavy-hard rock riff-ez eta ikutu bluseroez osatutako estiloa jende asko erakartzen ari da. Iragan urtea Alterbridge, The Darkness, Deep Purple, Sound Explosion eta The Tokyo Dragons taldeekin biran eman zuten. Jimmy Page bezalako zaleak dituzte eta berriki Phil Lynott-en oroimenezko kontzertu batean jo zuten, haren ama The Answer-en zalea baita. Euren estraineko lana aurtengo ekainean kaleratu zen Rise goiburupean. Classic Rock aldizkariaren esanetan "britainiar (SIC) talde baten estraineko diskorik onena azken hamarkadan" izan da Rise hau.